Haurrentzako antzerkia euskaraz azken urteotan pertsona eta talde ezberdinen lanari esker gero eta ohikoagoa da. Egia da antzerkia egiten pertsonek oraindik ere testuak euskaraz lortzeko zailtasunak dituztela, sormena euskaldundu beharra dago, horrelako ekimena adibidez Nafarroako Antzerki Eskolak izan du, urtero haur antzerkirako testuen lehiaketa antolatzen du.
Irakasle izango garen hontatik, antzerkia eskolan txertatzeko egokitasuna azpimarratu nahiko nuke, antzerkia bere osotasunean, ez soilik testu batean oinarriturik. Ez gara hemen hasiko antzerkia zer den eta zer ez den eztabaidatzen. Nik izandako esperientzia urria baldin bada ere, haurrei antzerki ikastaroetan ulertu dut, 2 eta 5 urte bitarteko haurrek testuekin gozatu beharrean, beraien gorputzaren gozatzen dute, gorputz adierazpena ahozkotasuna baino lehenago menperatzen dute, are gehiago ama hizkuntza gaztelania duten haurrek euskaraz adierazi behar dutenean. Horretaz aparte, testu laburra bada ere esan behar dutena, besteen aurrean esateak lotsa dakarkie maskara gisa. Testu liburuak badaude antzerkia eskolan irakasteko, ariketa mordoa daude. Nik egin izan dodana haurrekin lanean egon nazenean, besteei egindako lana erakusterakoan, istorio bat asmatu eta nik narratzaile lanak egin haurrek istorioa antzezteko
2008/08/25
Haurrei antzerkia erakusterakoan izandako esperientzia
Etiketak:
antzerki eskola,
Antzerkia,
euskara,
lotsa,
narratzailea
Technorati tags: antzerki eskola, Antzerkia, euskara, lotsa, narratzailea
Technorati tags: antzerki eskola, Antzerkia, euskara, lotsa, narratzailea
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario